Musiko eta talde ugarirekin lan egin du: La ferreteria del son, Barraca selva, Tejada electric quartet, Et incarnatus orkestra, Pello Ramirez... Gaur egun, zuzeneko emanaldiak, moldaketak, konposizioa eta grabaketak konbinatzen ditu arlo,eta estilo eta instrumentazio desberdinetarako lan eginez. Imanol kantariaren pianojolea 1999tik azkenerarte.
2003. urtean Umama! (Elkar) diskoa kaleratzen du eta 2007an Umama2 (Bonberenea ekintzak), Jazz-a eta abesbatza musika uztartzen dituen proposamen musikala.
Azken urteetan beste hainbat gauzaren artean Benito Lertxundi kantariaren ohiko pianojoilea da bai zuzenean nahiz grabaketetan. Maddi Ohienart kantari zuberotarrarekin 2007ean Hari biru (Elkar) eta 2010ean Baldi (No CD records) diskoak kaleratzen ditu.